EHAAk argitaratu ditu Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuak
EHAAk argitaratu ditu Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen estatutuak
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-10-13 Auzia Euskaraz!
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) astelehenean argitaratu zituen "Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea"-ren osaketa, funtzionamendua eta eginkizunak arautuko dituzten estatutuak.
Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeak Vitoria-Gasteizen du egoitza, eta une hauetan Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailari atxikita dago organikoki.
Parte-hartze irekia izango du, eta etengabeko harremana izango du zuzenbidearen arloko azterketa, informazio eta ikerketa zentroekin. Esperientziak etengabe trukatzea eta jardunbide egokiak erabiltzea ahalbidetuko eta sustatuko du, eta Estatuko nahiz nazioarteko beste kontsulta-organo eta batzar kodetzaile espezializatu batzuekin lankidetzan jardutea ere bultzatuko du.
Iturria: www.irekia.euskadi.eus

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA