Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzeko nazioarteko estandarrak aztertzeko jardunaldiak

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzeko nazioarteko estandarrak aztertzeko jardunaldiak

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eskaintzeko nazioarteko estandarrak aztertzeko jardunaldiak

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-11-08 Auzia Euskaraz!


Emakunde, Nazio Batuetako zenbait agentziarekin batera (UNFPA eta UN Women, besteak beste), egiten ari den kolaborazio lanaren testuinguruan kokatu ziren jardunaldiak; urri amaieran egin ziren . Lankidetza lan horren helburua da  emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzeko gutxieneko estandarrak zehaztea.

Urkullu lehendakariak jardunaldiotan parte hartu zuen. Bere esanetan, gizonen eta emakumeen arteko "desberdintasun-adierazpen larriena" dela emakumeen aurkako indarkeria. Horrez gainera, gogorarazi zuen Euskadiren berdintasun-politiken erakusgarri dela Emakunde parte hartzen ari den nazioarteko programa hori.

Lehendakariarentzat hauek dira lehentasunak arlo horretan: gobernantzaren hobekuntza, balioen aldaketan aurrera egitea, emakumeen autonomia eta ahalduntzea sustatzea, eta gizarte-sentsibilizazioa zabaltzea.


NBEk hala eskatuta ari da parte hartzen Emakunde nazioarteko programa honetan. Emakunde-ko zuzendariak, Izaskun Landaidak, oso positibotzat jo du Nazio Batuek Emakunderi kontsulta egin izana gai honen inguruan, eta aipatu du programa horretan egiten ari den lana oso baliagarria izango dela, ez bakarrik mundu mailako emakumeentzat, baita EAEn indarkeriari aurre egiten ari diren emakumeentzat ere.

Nazioarteko programa honen bidez adostu diren gutxieneko estandarrak bost modulu hauetan banatzen dira: 

1. Azalpen orokorra eta sarrera
2. Osasuna
3. Judizialak eta polizialak
4. Gizarte zerbitzuak 
5. Koordinazioa eta koordinaziorako gobernantza

Programaren bigarren fasean, estandar horiek probatu nahi dira, eta, ondoren Nazio Batuetako Biltzar Orokorrean aurkeztuko dira, onartuak izan daitezen. Hau da, maila goreneko nazioarteko akordio bat lortu nahi da, estatuek estandar horiek aplikatzeko konpromisoa har dezaten.


Partekatzea