Epaileek telematikoki kontsultatu ditzakete BJKNk euren ibilbide profesionalari buruz kudeatzen dituen datuak
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-09-20 Auzia Euskaraz!
Epaile eta magistratuek Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak euren ibilbide profesionalari buruz kudeatzen dituen datuak kontsultatu ditzakete pasa den astetik aurrera, epaileen aginte organoaren atariko (www.poderjudicial.es) eremu pribatuan (estranetean) gaitutako aplikazio berriaren bitartez.
Erabiltzaile-izena eta pasahitza jarrita, estranetean sartu eta aplikazioa hemen aurkituko dute: "Temas / Condiciones profesionales / Consulta de datos".
Epaile bakoitzaren fitxan, egungo egoera, datu historikoak eta ibilbide profesionalari buruzko informazioa dago, besteak beste, zein lanpostutan egon diren, irabazitako sariak, egindako ikastaroak, egoera administratiboak, kategoriak, espezialitateak, merituak, lizentziak, zerbitzu-eginkizunak, bateragarritasunak, ordezkapenak eta antzinatasuna.
Aplikazio informatikoa Justiziako Langileen eta Informatika Judizialeko atalekoen artean garatu dute.
Iturria: Justiziako intraneta