Espainiako auzitegien kondenen % 34 bide-segurtasuneko delituek eragindakoak dira

Espainiako auzitegien kondenen % 34 bide-segurtasuneko delituek eragindakoak dira
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-09-22 Auzia Euskaraz!
Arriskuko 83.283 bide-segurtasuneko delitu izan ziren guztira 2015ean; hain zuzen ere, edonolako delituengatik auzitegiek emandako 245.834 kondenen % 34. Hala dago jasota Fiskaltzaren 2016ko memorian.Â
Txosten horren arabera, kondena horien %90 adostasunezkoak izan dira, eta zigor gehienak berehala bete dira; zehazki, gidatzeko eskubideaz gabetzeko zigorrak 57.313 izan dira, eta 2.532 gidabaimena indargabetzekoak.
Bestalde, argitara eman da azken urtean alkoholemia-proben kopurua nabarmen murriztu dela; Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako datuen arabera, 595.000 proba gutxiago. Alderantzizkoa gertatu da, aldiz, drogen detekziorako probekin, hazkundea izan baitute. 2015ean, 76.040 proba egin ziren drogen kontsumoa neurtzeko, 2014an baino 46.397 gehiago.Â
Iturria: www.aranzadi.es