Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Espainiako epaile eta fiskalen kopurua Europako batezbestekoaren erdia da

Espainiako epaile eta fiskalen kopurua Europako batezbestekoaren erdia da

Espainiako epaile eta fiskalen kopurua Europako batezbestekoaren erdia da

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-10-11 Auzia Euskaraz!


Justiziaren Eraginkortasunerako Europako Batzordeak (europar sistema judizialen joerak aztertzen ditu) argitaratutako txostenak dioenez, Espainiako epaile eta fiskalen kopurua Europako batezbestekoaren erdia da; eta abokatuena, berriz, bikoitza.

Europako 45 herrialdetan egindako ikerketaren arabera, espainiar estatuan 12 epaile zegoen 100.000 biztanleko 2014an; Europan, batezbeste, 21. Fiskalen kopurua 5ekoa zen Europako 11ren aurrean.

Abokatuen kopuruan kontrako proportzioa ematen da; alegia, 291 abokatu Espainian, Europako 149ren aldean.

Justizian egindako inbertsioen eremuan, Irlandak, Portugalek eta Espainiak izan dute murrizketarik handiena euren aurrekontuetan.

Aurrekontua per capita 2012ko 91 eurotik 88ra jaitsi zen 2014an. Europako batezbestekoak ere behera egin zuen: 2012an 65 euro bideratzen ziren kapitulu horretara; 2014an 60 soilik.

Iturria: Abogacía Española
Partekatzea