Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Europak kargu hartu dio Espainiari auzitegietan euskaraz aritzeko dauden oztopoengatik

Europak kargu hartu dio Espainiari auzitegietan euskaraz aritzeko dauden oztopoengatik

Europak kargu hartu dio Espainiari auzitegietan euskaraz aritzeko dauden oztopoengatik

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-01-22 Auzia Euskaraz!

Hizkuntza Gutxituen Itunaren jarraipen taldeak, Europako Batzorde barnean dagoenak, hainbat gomendio eman dizkio Espainiari estatuko hizkuntza gutxituen inguruko legeria eta politikak alda ditzan.

Joan den ostegunean plazaratu zuten txostena, eta bereziki Espainiako Gobernuaren jardunarekiko da kexu adituen taldea. Ez dago berritasun handirik argitaratu duten txostenean; hutsuneak ohiko alorretan daude: eremu juridikoan, hezkuntzan eta osasunean.

Justizia Administrazioari dagokionez, aholkatu dute, hasteko, marko juridikoa moldatzea erkidegoetako agintari judizialek aukera izan dezaten alderdietako batek hala eskatzen duenean prozedurak hizkuntza koofizialetan gauzatu ahal izateko. Izan ere, une honetan prozedura batean parte hartzen duten alderdi guztiek egon behar baitute ados izapideak hizkuntza koofizial batean egin ahal izateko, esaterako, euskaraz. Hori gauzatu ahal izateko, Legea aldatu beharko litzatekeela dio adituen taldeak.

Horrez gainera, prestakuntza falta ere nabarmendu dute, eta EAEko hiru lurraldeetako epaileen ezagutza datuak eman dituzte: 250 epaile daude; haietatik 23k bakarrik dakite euskaraz. Egoera hori hobetzeko neurriak hartzea eskatu dute txostenean.

Hizkuntza Gutxituen Itunaren betetze-maila orokorra aztertuta, azken urteetan egoerak hobera egin duela diote, baina nabarmendu dute autonomia erkidegoen ahaleginari zor zaiola hobekuntza, izan ere, adituen esanetan, oraingo ebaluaketa-aldian ere, argi geratu baita Administrazio zentralaren esfortzuak ez direla maila berekoak izan.

Partekatzea