Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarriak

Euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarriak

Euskararen gaineko diskurtso partekaturako zoru komunaren oinarriak

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-02-09 Auzia Euskaraz!


Euskarari buruzko diskurtsoak aztertu ditu Jaurlaritzak, eta erdigune izan daitekeen «diskurtso partekatua» proposatu. Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, uste du euskararen gaineko adostasuna «indarberritu» beharra dagoela.

Euskara biziberritzeko bidean garai aldaketak datozela eta, gogoetan hasita daude batean eta bestean. Gogoeta horretarako beste oinarri bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak, ikerketa estatistiko bat oinarri duena: euskarari buruz zein diskurtso diren nagusi aztertu du, eta herritarren artean bakoitzak zenbateko babesa daukan. Euskararen inguruko «diskurtso partekatua» osatzeko bidean, onarpenik handiena duten atalak hartu dituzte aintzat. Hori litzateke «diskurtso partekaturako» zimendua. Zoru komuna kontzeptua erabili du Eusko Jaurlaritzak. Nabarmendu du «indarberritu» beharra dagoela euskara biziberritzearen inguruko adostasuna.

Udan, EGOD Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoak proiektuaren lehen emaitzak aurkeztu zituzten, eta haren segida modukoa da oraingoa. Iñaki Martinez de Luna soziolinguistaren ustez, badago aukera euskarari buruzko «diskurtso berri eta partekatua» egiteko.


EGODen emaitza gisa, euskarari buruzko bost diskurtso nagusi bereizi zituzten. Kontzeptutan: 


  • errespetuarena (%97ren babesa luke) -euskara eta gaztelania maila berean, adibidez-
  • balio pragmatikoarena (%85) -euskara aukera gehiago izatearekin lotzen duena-
  • sustatzailea (%82) -ezagutza orokorraren aldekoa, euskara denen arduratzat duena-
  • aldarrikatzailea (%61) -diru publikoa jartzea, lanpostuetan eskatzea...-
  • uzkurra (%14)-diskriminaziotzat duena, esfortzu handiegitzat...-.


Diskurtso baten barruan galdera bat baino gehiago egin dituzte, eta denek ez dute lortu adostasun bera. Emaitzak aztertuta, joera argia dago: desio orokorretan -hizkuntzak jakitea, denak errespetatzea, aukeratzeko askatasuna izatea...-, oso handia da herritarren babesa, %90etik gorakoa; eskakizun maila bat duten edo zehatzagoak diren arloetan, berriz, txikixeagoa da babes hori -diru publikoa jartzea ezinbesteko dela, euskaraz jakitea exijitu behar dela zenbait lanpostutan...-. 

Egindako galderetatik, onarpen handiena dutenak hautatu dituzte «diskurtso partekatuaren» oinarri izateko: bi herenen babesa baino handiagoa lortu dutenak. 21 aipamen dira. 

Partekatzea