Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Eusko Jaurlaritzak administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako emakumeen eta gizonen berdintasunerako lehen plana onartu du

Eusko Jaurlaritzak administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako emakumeen eta gizonen berdintasunerako lehen plana onartu du

Eusko Jaurlaritzak administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako emakumeen eta gizonen berdintasunerako lehen plana onartu du

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-09-15 Auzia Euskaraz!


Joan den astean onartu zuen Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak administrazio orokorreko eta haren erakunde autonomoetako gizonen eta emakumeen berdintasunerako lehen plana. 4 urteko indarraldia du, arlo horretan aurrera egiteko beste urrats bat izango den planak. 

Irailaren 6an aurkeztu zuten lan-dokumentuaren lehenengo atalean egoeraren diagnostikoa egiten da berdintasunaren ikuspuntutik. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta haren erakunde autonomoetan lan egiten duten 6.971 pertsonen ezaugarriak aztertzen dira. Ondoren, 6 jardun-ardatz zehazten dira, eta hautemandako desberdintasuna arintzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarriko dituen 26 neurri azaltzen dira.

Horrez gain, plan honetako neurriak behar bezala gara daitezen, Berdintasunaren Batzorde Iraunkorra eratzea ezartzen du. Batzorde hori kide anitzeko organo parekide tekniko bat izango da, eta berdintasunaren arloko ezagutzak dituzten administrazioko pertsonek osatuko dute. Besteak beste, Batzorde honek osatuko du urteroko plangintza, eta ekintzak dinamizatu eta jarraipena egitea ere haren ardura izango da.

Langile publiko guztiek Berdintasunaren Batzorde Iraunkorrari buruzko informazio guztia eskuratu ahal izango dute, eta batzordea osatzen duten pertsonekin harremanetan jartzeko helbide elektroniko bat eskura izango dute.


Partekatzea