Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Fiskal eta letraduentzako euskara ikastaroen deialdia irekita

Fiskal eta letraduentzako euskara ikastaroen deialdia irekita

Fiskal eta letraduentzako euskara ikastaroen deialdia irekita

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-06-07 Auzia Euskaraz!


Aurten ere, Herri Administrazio eta Justizia Sailak euskalduntze- eta alfabetatze- ikastaroak antolatu ditu 2016/2017 ikasturterako, Justizia Administrazioko karrera fiskaleko kideei zein letraduei zuzenduta.

Eskabideak aurkezteko epea datorren ostiralean, ekainaren 10ean (egun hori barne) amaituko da.

Hiru eskaintza mota dago:

. Aurrez aurreko eskolak, euskaltegian, astean 10 ordu edo gutxiago.
. Autoikaskuntza ikastaroa: alde batetik, BOGA programa izango dute ikasleek (BOGA programa: internet bidez, edonondik eta denbora mugarik gabe ikasteko multimedia-sistema da) eta, bestetik, baliabide osagarriak, HABEnet-eko ikasleen guneko baliabideak tartean.
. Udako ikastaro trinkoak -euskaltegian nahiz barnetegian- eta horien iraupena ez da 90-100 eskola-ordu baino gutxiagokoa izango.

ESKABIDEAK AURKEZTEA

Ikastaro hauetan parte hartu nahi duzuenok hemen sakatu eskabide-orria lortzeko. Orria bete eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioko Zuzendaritzara bidal ezazue ondorengo bide hauetako bat aukeratuta:

. Posta elektronikoa: normalkuntza-alava@aju.ej-gv.es
. Fax-a: 945 019151
. Ohiko posta: Herri Administrazio eta Justizia Saila
          Justizia Administrazioko Zuzendaritza
          Donostia-San Sebastián kalea 1
           01010 Vitoria-Gasteiz

Info gehiago
Partekatzea