Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Genero indarkeriarekin loturik Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak 2015ean zabaldutako espedienteen ia erdiak

Genero indarkeriarekin loturik Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak 2015ean zabaldutako espedienteen ia erdiak

Genero indarkeriarekin loturik Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak 2015ean zabaldutako espedienteen ia erdiak

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-04-14 Auzia Euskaraz!

Genero-indarkeria jasan zuten emakumeei dagozkie Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak (BLZ) iaz abiarazitako 2.829 espedienteen artean 1.414. Familia-barneko indarkeriarekin lotutako espedienteak 521 izan ziren; horietan ere biktimak gehienak, % 55,47, emakumeak ziren. 

2015ean laguntza jaso zuen biktimaren profila honakoa da: emakumea, 41 eta 50 urte artekoa, Bizkaian bizi dena eta genero-indarkeria jasan duena.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren 2015eko jardueren memoria entregatu zion joan den astean gobernu-kontseiluari.  BLZ doan eskaintzen du Eusko Jaurlaritzak; 2015ean, delitu mota ororen 2.674 biktima lagundu zituen era integral eta jarraituan; urte horretan, zerbitzu horrek 8.008 laguntza-ekintza eskaini zizkien 2.674 biktimari, delitu mota guztiak barne hartuta.



Aurreko asteartean ezagutu genituen datuok. Nabarmentzekoa da aste horretako larunbatean bertan Feministok Prest plataformak indarkeria matxisten aurka deitutako manifestazioa izan zela Gasteizen. Datuok ikusita, badirudi arrazoirik ez dela falta aldarrikapena kalera ateratzeko.

Informazio gehiago: irekia atarian


Partekatzea