Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Indarrean dago Euskadiko Turismo Lege berria

Indarrean dago Euskadiko Turismo Lege berria

Indarrean dago Euskadiko Turismo Lege berria

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-09-02 Auzia Euskaraz!


Joan den asteazkenean, abuztuaren 31n, sartu zen indarrean Euskadiko Turismo Lege berria, uztaileko azken astean Legebiltzarrean onartua. Ostatu eredu berriak arautzea du helburu, bai eta lege estaldura ematea partikularrei ere oporretarako haien higiezinak eskaintzen dituztenean.

Lege berriak ostatu turistikoko figura guztiei eragingo die, bai tradizionalenei (hotelak, ostatuak, landetxeak.), bai bestelakoei: apartamentu turistikoak, gelak, etxeak, "Bed and Breakfast" izenekoak, etab.

Berritasunetako bat da horrelako ostatuak kudeatzen dituztenek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dutela, eta, horren bidez, ziurtatuko dute betetzen dituztela jarduera hori egiteko beharrezko baldintzak. Horrez gainera, inskribaturik egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan.

Bestalde, hemendik aurrera erabilera turistikoko etxebizitzen jabeek bidaiarien sarrera-irteerak jaso beharko dituzte, hotel gisako gainerako ostatu guztiek bezalaxe.

Garatu beharreko legea da; informazio gehiago izango dugu arauak atera ahala. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzak prest daude legea aplikatzean sor daitezkeen zalantzak argitzeko eta erabiltzaileei erantzuteko:

- Arabako Lurralde Ordezkaritza: 945-017.770
- Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza: 94-403.14.00
- Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: 943-022.500

Partekatzea