Irailak 28: Informazioa Eskuratzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna
Irailak 28: Informazioa Eskuratzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-09-28 Auzia Euskaraz!
Gaur Informazioa Eskuratzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna da. Eskubide horren bidez, herritarrek sektore publikoa behartzen dute garden izatera, hots, informazioa aldian-aldian argitaratzera eta artxiboetako argitaratu gabeko datuak eskuragarri jartzera.
Egun hori dela-eta, Bizkaiko Foru Aldundiak jardunaldia antolatu du herritarren eskubide horri buruz, honako hauekin batera: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua eta Mondragon Unibertsitatea.
Jardunaldia Bilbon izango da, 9:30etik 13:30era; hitzaldietan parte hartzeko aukera egongo da, kasu praktikoak proposatuko dira, eta mahai-inguru bat ere egingo da, non eztabaidatuko den eskubide horrek duen garrantzia eta nolako eragina duen herritarrengan.

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA