Itzulpen-memoria osatzen jarraitzen dugu: EHUk itzulitako legeak gehitu ditugu, guztira 2.599 unitate
Itzulpen-memoria osatzen jarraitzen dugu: EHUk itzulitako legeak gehitu ditugu, guztira 2.599 unitate
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-05-19 Auzia Euskaraz!
Badaramatzagu urte batzuk euskarara itzulitako testu juridikoen bilketa lana egiten epaiBi-ko kideok. Jasotzen goazen material hori guztia gure itzulpen memorian gehitzen dugu, eta kontsultagai jartzen e-Toolbarrean zein Justizia.net-en. Eguneratze lan hori etengabekoa da; horren erakusgarri aurreko astean bolkatu genituen 2.599 unitate berriak. EHUk egindako lege itzulpenetan dute jatorria unitate horiek, hain zuzen ere, beheko lege itzulpen hauetan:
- 14/2006 Legea, maiatzaren 26koa, lagundutako giza ugalketa-teknikei buruzkoa (271 unitate)
- 14/2007 Legea, uztailaren 3koa Biomedikuntzako Ikerkuntzari buruzkoa (664 unitate)
- 29/2006 Legea, uztailaren 26koa, sendagaien eta osasun produktuen bermeei eta arrazoizko erabilerari buruzkoa (995 unitate)
- 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta eginbideak arautzen dituena (188 unitate)
- 2/2010 Lege Organikoa, martxoaren 3koa, sexu-eta ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzkoa (210 unitate)
- Giza eskubideak eta gizakiaren duintasuna biologiaren eta medikuntzaren aplikazioak direla-eta babesteko hitzarmena (Giza eskubideei eta biomedikuntzari buruzko hitzarmena), Oviedon 1997ko apirilaren 4an egindakoa, berresteko tresna (228 unitate)
- Gizakiak klonatzeko debekuari buruzko Protokoloa, giza eskubideak eta giza duintasuna biologiaren eta medikuntzaren aplikazioak direla-eta babesteko Hitzarmenaren Gehigarria (43 unitate)
300.000 itzulpen unitate baino gehiago ditu une honetan memoriak. Lan horrekin lortu dugu euskara juridikora itzulitako testuak toki bakar batean kontsultatzeko aukera izatea. Memoria horretan, iturri desberdinetako testuak (legeak, epaiak eta epaitzak, abokatuen formularioak, epaitegietako ereduak.) daude eta euskaraz sortutako testu juridikoen bilduma handienetako bat dela esan dezakegu.