Justiziako euskarazko esperientziak
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-11-04 Auzia Euskaraz!
Auzia Euskaraz proiektua fruituak ematen hasi da. Pixkanaka-pixkanaka euskara Justiziaren eremu eta jardun desberdinetara zabaltzen ari da. Horren lekuko, ondoren hurbiltzen dizkizuegun hainbat esperientzia:
. Gero eta euskarazko demanda gehiago: 2015ean 29 demanda sartu ziren euskaraz, 2011 baino 25 gehiago. Epaitegietako itzulpen eta kontsulta terminologikoen kopuruek ere goranzko joera dute.
. Gero eta euskarazko demanda gehiago: 2015ean 29 demanda sartu ziren euskaraz, 2011 baino 25 gehiago. Epaitegietako itzulpen eta kontsulta terminologikoen kopuruek ere goranzko joera dute.
. Epaiak euskaraz: Auzia Euskaraz proiektua martxan jarri zenetik, eman dira, bai, euskara hutsean epaiak: bat Bizkaiko Probintzia Auzitegian (2014an) eta bi Tolosako epaitegian, bata 2015ean eta bestea 2016ko urrian. Hori dela eta, Tolosan izan gara euskara hutsez emandako bi epaien berri bertatik bertara izateko. Hemen Diego Dorronsoro epaileari egindako elkarrizketa.
. Epaiak elebietan: Donostiako Lan-arloko 4 zenbakiko epaitegiko epaileak urteak daramatza epaiak elebietan ematen. 2015ean, esaterako, 70 epai eman zituen elebietan.. Euskara Emaileekin saioak Bergaran, Gernikan eta Tolosan: Epaitegietako euskararen normalizazioan aurrera egiteko, bertako eragile juridiko euskaldunekin elkarlanean Euskara Emaileen Komunitatea sortzeari ekin genion iaz. Zehazki, arlo prozesalean euskararen erabilera areagotzeko neurri egingarri batzuk adostu genituen hiru barruti judizial horietako funtzionario, justizia administrazioaren letradu, epaile, prokuradore eta abokatuekin. Bi testigantza azpian, Eneritz Unibaso eta Inma Ansotegirena:
. Epaiketetan euskaraz: Hainbat abokaturen testigantzak jaso ditugu epaiketetan euskaraz aritzeari buruz. Horren adibide, bi abokaturi egindako elkarrizketa: