Justizian katalanak bizi duen gainbehera aztertu dute abokatu katalanek
Justizian katalanak bizi duen gainbehera aztertu dute abokatu katalanek
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-11-29 Auzia Euskaraz!
2015ean, Katalunian emandako epaien %8,4 bakarrik izan zen katalanez, azken 10 urteetako ehunekorik baxuena.
Gironako eskualdeetan urtebetean erdira jaitsi dira, katalanez sententzia gehien idatzi diren lurraldea izan arren  (% 35,2 2014an eta % 16,7 2015ean). Lleidan ere antzeratsu ibili dira; izan ere, 2014ko %25etik, %9,3ra pasa ziren 2015ean. Bartzelonako demarkazioak ere (eskualdeak eta hiria) eragina izan du jaitsieran. Tarragonan eta Terres de l'Ebre-n bakarrik igo dira katalanez idatzitako ebazpenak 2014 eta 2015 artean (% 2tik % 3,6ra Tarragonan; %2,2tik % 5,5era Terres de l'Ebren). Kopuru absolutuetan, iaz Katalunian emandako 230.877 epaietatik, 19.375 soilik izan ziren katalanez.
Zeintzuk dira beherakada horren zergatiak eta zer egin daiteke egoera aldatzeko? Galdera horri erantzuteko, Justizian katalanaren erabilpenari buruzko VII. Lan-Jardunaldia egin zuten ostiralean Sant Feliu de LLobregat-en, Consell de l'Advocacia Catalana-k eta "Colegio de Abogados de Sant Feliu"-k antolatuta.
Jardunaldian katalanaren erabilpen urriaren faktore desberdinak aztertu zituzten, tartean hizkuntza hau meritu izatea eta ez betekizuna Kataluniako Justiziaren Administrazioan aritzeko.
Iturria: AbogacÃa Española