Lege proposamenak: tasa judizialak indargabetzeko eta berrikus daitekeen espetxealdi iraunkorra ezabatzeko
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-04-26 Auzia Euskaraz!
Hona hemen lotura lege proposamen horietara:
Azken asteetan hiru lege proposamen nabarmen onartu ditu Diputatuen Kongresuak: batetik, onartu zuten enpresa txiki eta ertainentzako nahiz GKEentzako tasa judizialak indargabetzeko lege proposamena, eta, bestetik, kostuen kondenan tasa judizialak sartzea -Prozedura Zibilaren Legeko 7. ataleko 241.1.7 artikuluan jasotakoa- indargabetzeko lege proposamena ere onartu zuten.
Joan den urte hasieran indargabetu zituzten herritarren tasa judizialak, jurisdikzio eta auzialdi guztietakoak. Gogoan izan behar dugu 2012an, tasa judizialak onartu zirenean, arbuio handia izan zela garaiko Justizia ministroak, Alberto Ruiz-Gallardónek, bultzatutako neurriaren kontra.
Azkenik, berrikus daitekeen espetxealdi iraunkorra ezabatzeko lege proposamena ere onartu berri dute, Zigor Kodeko azken erreforman ezarritakoa.
Hona hemen lotura lege proposamen horietara:
(iturriak: CGAE eta ICAGI)