Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Lehen bilera egin du lehen auzialdiko epaitegien lantaldeak

Lehen bilera egin du lehen auzialdiko epaitegien lantaldeak

Lehen bilera egin du lehen auzialdiko epaitegien lantaldeak

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-03-17 Auzia Euskaraz! 

Aurreko ostiralean egin zen lehenengo bilera, eta bertan parte hartu zuen Bilboko Lehen Auzialdiko magistratu Ana Garcia Orruñok, bera baita EAEko ordezkaria lantaldean.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) antolatutako lantaldearen helburu nagusia da epaileei elkargune bat eskaintzea haien funtzioak betetzerakoan sortzen zaizkien arazoak partekatzeko. Lantaldea 2015eko uztailaren 28ko BJKNko Batzorde Iraunkorrean eratu zen, organo judizial horietako epaile eta magistratuek lanean izaten dituzten arazoak partekatzeko elkargune gisa. 



Lantaldea osatzen dute Madrileko, Sevillako, Galiziako eta EAEko 8 magistratuk, BJKNko letradu batek, eta organo horretako epaile den Mar Cabrejasek. Lantaldeko kideak sei hiletik behin elkartuko dira, eta harremanetan egongo dira, adostutako azterketa edo jardunen inguruko informazioa partekatzeko.

2016ko lehen seihilekorako bi zeregin nagusi adostu dituzte: alde batetik, Lehen Auzialdiko epaitegietan pairatzen dituzten arazoak aztertu eta diagnostikatzea; eta, bestetik, webgune bat  garatuko dute jurisprudentzia, legedia, bibliografia eta ereduak bilduko dituena.


Iturriak: Justiziako intraneta / www.poderjudicial.es
Partekatzea