Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Nola doaz Gernikako euskara emaileekin adostutako neurriak?

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

Gernikako epaitegiko euskararen normalizazioan aurrera egiteko, bertako eragile juridiko euskaldunekin elkarlanean Euskara Emaileen Komunitatea sortzeari ekin genion iaz. Zehazki, arlo prozesalean euskararen erabilera areagotzeko neurri egingarri batzuk adostu genituen barruti judizial horretako funtzionario, justizia administrazioaren letradu, epaile, prokuradore eta abokatuekin. Gakoa hortxe dagoela uste dugu eragile guztien parte-hartzean, denak direlako beharrezkoak.

7 hilabeteren buruan jarraipena egin diogu orduan adostutakoari eta hona ekarri nahi izan ditugu emaitzak. 

Horrez gain, Gernikako euskara emaileen komunitateko bi kidek, Eneritz Unibaso (epaitegiko kudeatzailea) eta Inma Ansotegik (abokatua), proiektuak zertan datzan eta beraien esperientziaren berri eman digute. Ikusi hemen bi bideoak: 







Zer izan zen adostu genuena?
- Demandak euskaraz (edo elebietan) sartu / izapidetu:

  • Familiako auziak: adostasunezko dibortzioak eta seme-alabekiko harremanak
  • Monitorioak
  • Adostasuna duten alkoholemiak eta delitu arinak 

- Deklarazioak euskaraz egin, itzultzailearen laguntzarekin.  


Zer egin dugu epaibi-tik?
- Bulego judiziala izapidetza elebidunean trebatzeko epaibi-ko tresna eta baliabideen ikastaroa eskaini dugu. Ikastaro hori 24 langilek jaso dute.
- Fiskaltzarekin harremanak abiatu ditugu, 6 fiskal euskaldunekin aukerak aztertzeko bilerak eginda.


Zeintzuk izan dira emaitzak? 
- Adostu gabe egon arren, 7 judiziotan euskara erabili da.
- 3 salaketa sartu dira euskaraz: bat Gernikako ertzain-etxetik, beste bat Ondarroakotik eta hirugarrena, Bermeoko ertzain-etxetik.
- Ez da egon euskaraz aurkeztutako demandarik. 
- 2 deklarazio egin dira euskaraz. 


Ezin aipatu gabe utzi, epaitegiko egoera linguistikoa aldatu egin dela azken hilabeteetan. Gaur egun ez dago epaile euskaldunik Gernikako epaitegian. Hori horrela izanda ere, abokatu eta prokuradore euskaldunak animatzen ditugu demandak euskaraz prestatzeko gure zerbitzua baliatzera eta epaibi-ri euskaraz aurkezten dituzten demanden berri emanez gero, auzi horiei jarraipena egingo genieke, izapide guztiak euskaraz egotea sustatzeko.

Partekatzea