Oraingoan "Auzia Euskaraz" ikastaroa Amurrioko epaitegietan

Oraingoan "Auzia Euskaraz" ikastaroa Amurrioko epaitegietan
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016-12-16 Auzia Euskaraz!
Iaz Gernikan eta Bergaran eta aurten Tolosan egin bezala, aste honetan epaiBi-ko tresnen ikastaroa eman zaie Amurrioko epaitegietako 13 langileri. Â Datorren urtean, epaitegi gehiagotan ematea aurreikusten dugu.Â
Justiziako Hizkuntza Normalizazioko lantaldeak (epaiBi) antolatu du ikastaroa, eta helburua da herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko bidean beste urrats bat ematea, langileei azalduz euskarazko auzien aurrean zer baliabide dituzten eskura.
Aurrez aurreko bi orduko formazio saioa da eta ariketa praktikoen bidez ikasten dute JustiziaBAT aplikazioan (Justiziako langileek izapidetzeko duten tresna informatikoa) euskarazko auziak nola markatu eta, dokumentu elebidunak izapidetzeko, itzulpen memorian kontsultak eta itzulpen-eskaerak egiten.
e-Toolbar-aren, euskaraz lan egiteko laguntza tresnaren, erabilera ere lantzen da saioan: itzultzailea, itzulpen-eskaerak bidaltzeko aukera, hizkuntza gomendioen kontsultak nola egin eta itzulpen memorian kontsultak egiten azaltzen zaie langileei.
Amurrioko saioekin, guztira 76 langilek jaso dute ikastaro hau.