Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Pere Cuxart Bartzelonako abokatuarentzat X. Agustí Juandó Saria

Pere Cuxart Bartzelonako abokatuarentzat X. Agustí Juandó Saria

Pere Cuxart Bartzelonako abokatuarentzat X. Agustí Juandó Saria

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-03-02 Auzia Euskaraz!


Aurreko ostegunean, otsailak 25, Kataluniako Abokatuen Kontseiluko Hizkuntza Batzordeak Pedro Cuxart Bartolí abokatuari eman zion X. Agustí Juandó Saria, bere lan ibilbidean hizkuntza katalanaren defentsan egindako lanaren errekonozimendu gisa.

2004an Kataluniako Abokatutzak sortutako sari horren helburua da eremu juridiko-administratiboan katalanaren erabilera sustatzeko egindako lana errekonozitzea pertsona zein erakundeei.

Bartzelonako Abokatuen Elkargoaren egoitzan egin zen ekitaldian, Kataluniako eremu juridikoko hainbat pertsona esanguratsuk hartu zuten parte; tartean izan ziren Kataluniako abokatuen elkargoetako dekanoak eta gobernu-batzordeetako kideak. 

Jordi Albareda, Kataluniako Abokatuen Kontseiluko lehendakariordea, izan zen lehena hitz egiten, eta berretsi egin zuen ordezkatzen duen erakundeak arlo juridikoan katalanaren erabilera sustatzeko daukan konpromisoa, bai eta eskatu ere, justizian katalana erabiltzeko eskubidea behar bezala egikaritu ahal izateko, katalana jakiteak "betekizun" izan beharko lukeela Kataluniako justizia administrazioan jarduten duen kolektibo osoarentzat eta ez "meritu" soila. 

Ildo beretik jarraitu zuen José Canício, Kontseiluko Hizkuntza Batzordeko lehendakari eta Tortosako dekanoak, eta ulergaiztzat jo zuen Katalunian jarduten duten epaileek katalana jakiteko betebeharra ez izatea, nahiz eta legeek herritarrak zein profesionalak babesten dituen hizkuntzaren erabilerari dagokionez. Besteak beste, honako hauek egin zituzten adierazpenak: Justizia Saileko Justizia Administrazioarekiko harremanetarako idazkariak, Patricia Gomák; Hizkuntza Politika Orokorreko zuzendariak, Ester Franquesak; eta Kontseiluko Hizkuntza Batzordeko kide Josep Cruanyes-ek.

Pedro Cuxart-en osasun egoera delikatua dela-eta, bera ezin izan zen bertaratu eta bere familiak jaso zuen saria. Cuxart 60ko hamarkadan hasi zen Bartzelonako Abokatuen Elkargoko hizkuntza batzordeetan lanean, José Luis Segarrarekin batera. Azken hori izan zen 1976. urtean katalanez argitaratutako "50 dokumentu juridiko" liburuaren egilekidea, abokatu katalanentzat erreferentziazkoa izan dena. Hainbat abokatu bulegotan lan egin ostean, 1983 eta 1984 urte bitartean, RTVEko zuzendari orokorrarekin izandako negoziazioak zuzendu zituen Irrati eta Telebista Katalana sortzeko; bertako zuzendaria ere izan zen.

Iturriak:
Partekatzea