Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Poliziak epaileen baimenaren beharrik ez telefono mugikorraren IMEI¹ eta IMSI² kodeak atzemateko

Poliziak epaileen baimenaren beharrik ez telefono mugikorraren IMEI¹ eta IMSI² kodeak atzemateko

Poliziak epaileen baimenaren beharrik ez telefono mugikorraren IMEI¹ eta IMSI² kodeak atzemateko

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-06-30 Auzia Euskaraz!


IMSI kodea ezin da, berez, komunikazio kontzeptuan sartu, ezta bereziki babestutako datuen barruan ere. Izan ere, identifikazio-zenbaki horrekin (serie alfanumeriko bat) ezin da abonatuaren zenbaki komertziala jakin, ez eta deien identifikaziorako beste datu argigarri batzuk ere.

IMSI numerazioak daukan informazio guztirako sarbidea izateko, delako serie alfanumerikoa telefono-konpainiaren esku dauden datuekin lotu behar da, eta orduan sartzen dira jokoan informazio autodeterminaziorako bermeak; hau da, guri buruz hirugarrenek duten informazioa kontrolatzeko dugun eskubidea.

Hori ebatzi du Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Salak 2016ko ekainaren 2ko epai batean, Sánchez Melgar izanik txostengilea. Modu horretan, aurreko epaietan ezarritako doktrina berretsi du auzitegiak.

Komunikazioei buruzko sekretu eskubideak ez du IMSI barne hartzen

Epaiak gogorarazten duenez, Auzitegi Gorenaren urtarrilaren 23ko 55/2007 epaiak dio Konstituzioak babestutako komunikazioen sekretuaren eremutik at geratzen dela telefonoen IMSI eta IMEI kodeak jakitea.

Hortaz, eta Auzitegi Gorenaren 249/2008 epaiak adierazi bezala, poliziak ez du behar aurretiazko baimen judizialik IMSIa lortzeko, baina bai telefono-konpainiak dituen fitxategien datuak kontsultatzeko, eta, modu horretan, telefono baten komunikazioetan eskua sartzean telefono-terminalaren zenbakia ezagutu ahal izateko.

¹ IMEI kodea: ekipo mugikorraren nazioarteko nortasun-kodea 
² IMSI kodea: abonatu mugikorraren nazioarteko nortasun-kodea


Partekatzea