Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Prozedura Kriminalaren hiztegi berria aurkeztu dute

Prozedura Kriminalaren hiztegi berria aurkeztu dute

Prozedura Kriminalaren hiztegi berria aurkeztu dute

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2016-02-12 Auzia Euskaraz!

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskararen erabilera sendotzeko eta areagotzeko 8 hiztegi berri aurkeztu zituen atzo -tartean, Prozedura Kriminalarena- Donostiako Parke Teknologikoan.

2015ean onartu ziren Prozedura Kriminalaren Hiztegia eta Zigor-arloaren eta Espetxe-zaintzaren Hiztegia, eta, ordutik, Euskaltermen daude kontsultagai. Oraingo honetan, Prozedura Kriminalaren Hiztegiaren liburuxkaren aurkezpena egin dute. -Zuzenbidearen alorreko hiztegien planifikazioari buruzko informazio gehiago hemen-.

Aurkezpenean Xabier Balerdik, Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko ordezkariak, adierazi zuen tresnak gizarteratzeko premia dagoela, bere hitzean, ezin gara mugatu Interneten hiztegietarako esteka bat jartzera, profesionalen artean ezagutarazi beharra dago. 



Ekitaldian parte hartu zuten, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikaz gain, Jokin Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak, Xabier Legarretak, Kontsumobideko zuzendariak, Xabier Balerdik, Justizia Saileko proiektu arduraduna, Iñaki Laskurainek, Euskadiko Errugbi Federazioko lehendakariak, Olatz Osak, Elkar Argitaletxeko zuzendariak, Josu Aztiriak, Elhuyar Fundazioko ordezkariak, Eneko Oregik, IVAPeko Euskara zuzendariordeak eta Araceli Díaz de Lezanak, Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren Hizkuntza Plangintzako arduradunak.

Guztira sei hiztegi terminologiko aurkeztu zituzten: Merkataritza eta Marketin Hiztegia, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen Defentsakoa, Errugbi Hiztegia, Mendizaletasunari buruzkoa, Herri-ogasun Hiztegia eta Prozedura Kriminalarena. Horiek guztiak guztiak Euskararen Aholku Batzordearen barruan dagoen Terminologia Batzordeak onartutakoak dira. Beste bi hiztegi elebidun ere aurkeztu zituzten.



Partekatzea