Txantxangorria, euskara sustatzeko irudi berria

Txantxangorria, euskara sustatzeko irudi berria
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2016/01/25 Auzia Euskaraz!
Iturriak: www.euskararentxantxangorria.eus / Berria
Urtarrilaren 15ean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina berria aurkeztu zuten Donostian, Eusko Jaurlaritzak, hiru diputazioek eta hiriburuetako udalek. Ekitaldia San Telmo museoan egin zen eta hainbat arlotako 90 gizarte eragile baino gehiago bildu ziren.
Euskara eta txantxangorria parekatu dituzte kanpainaren bidez: biak omen ditugu maite, kuttun, eta aldi berean dira txiki eta hauskor.Â
Ekitaldian euskara erabiltzeko gonbidapena egin zieten herritar guztiei: euskaraz ondo dakitenei, euskaraz neurri batean edo bestean dakitenei, eta euskaraz ulertu bakarrik egiten dutenei.
Iturriak: www.euskararentxantxangorria.eus / Berria