% 3 hazi dira EAEn genero indarkeriarekin lotutako salaketak
% 3 hazi dira EAEn genero indarkeriarekin lotutako salaketak
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-10-27 Auzia Euskaraz!
Genero-indarkeriarekin lotutako 1294 salaketa jaso zituzten urteko bigarren hiruhilekoan Euskadiko epaitegiek, iazko garai berean baino % 3 gehiago.
Gure erkidegoan, genero-indarkeriaren biktima izan direnen ratioa, 10.000 emakumeen artean, 11,58koa izan da, aurtengo apiriletik maiatzera; iaz, 11,16koa zen kopuru hori. EAEkoa estatuko baxuenetarikoa da, Asturiasekin, Kantabriarekin eta Galiziarekin batera -lau erkidego horietan, 11 baino zertxobait handiagoa da zenbatekoa-. Estatuko batez bestekoa 17,04 da.
Babes neurrien eskaerei dagokienez ere, hazkundea izan da iazko 2. hiruhilekoarekiko: 217 izan ziren iaz; 253, aurten. Eskaera horien % 54 onartu ziren 2016ko aldi horretan, eta, 2017an, % 51.
Astelehenean plazaratu zituen datuok Genero eta Etxeko Indarkeriaren aurkako Behatokiak.
Iturria: Botere Judiziala