Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Abokatu euskaldunak abian

Abokatu euskaldunak abian

Abokatu euskaldunak abian

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-01-31 Auzia Euskaraz!



Abokatuen elkargoetan aspaldi sortu ziren euskara sustatzeko taldeak. Oraingoan, urrats berria egin dute arlo horretan; hots, Bizkai eta Gipuzkoako elkargoetan euskara dinamizatzaileak kontratatu dituzte abokatuen artean euskararen erabilera sustatzeko.

Esku artean dituzten erronkak ez dira makalak. Hona hemen 2017rako planifikatu dituzten ekintzak, lurralde bakoitzean:

Bizkaiko Abokatu Euskaldunen Batzordeko erronkak:

- Abokatu euskaldunen sarea eraiki: afari-kolokioak egin, abokatu euskaldunen eguna antolatu, Gipuzkoa eta Arabako abokatu euskaldunekin harremana izan...
- Lana euskaraz egiteko bideak zabaldu: formaziorako aukerak proposatu (ofizialtasun ikastaroa, bezeroak euskarara erakartzeko ikastaroa...), tresnak eman euskaraz lan egiteko ("estilo liburua" egin, erabilera taldea...)...
- Justizian eragin: Auzia Euskaraz-eko kideekin harremana izan, beste eragile juridikoekin harremana izan, euskarazko ofiziozko txanda bultzatu...
- Bazkunean eragin: Bazkunaren funtzionamendua euskalduntzeko proposamena egin, elkargokide berriengan eragin...

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoko Euskara Batzordeko erronkak:

- Elkargoko harreman informaletan eta formaletan euskararen erabilera gehitu: komunikazioak, newsletterrak, zirkularrak, e-mailak, ahozko konpromisoak, lehen hitza euskaraz, batzar orokorreko erabilera, ikastaro/hitzaldiak.
-   Euskararekiko motibazioa landu: "Nirekin euskaraz, nahi baduzu" kanpaina, webgunea .eusbilakatu eta euskararen atala sortu, buletina, abokatu euskaldunak elkartzeko hitzorduak.
- Justizian eragin: atxilotuek euskaraz deklaratzeko eskubidea gauzatzeko eragin, sindikatuek salaketak euskaraz sartzeko eragin, abokatuak euskara emaile izateko komunikazioa...

Iturria: Bizkai eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak
Partekatzea