Abokatu izateko azterketaren urteko bigarren deialdia
Abokatu izateko azterketaren urteko bigarren deialdia
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-09-05 Auzia Euskaraz!
Uztailaren 26an argitaratu zen BOEn abokatu izateko azterketaren 2017ko bigarren deialdia. Azterketa egunak ez dira argitaratu, baina deialdiarekin batera ireki zen izena emateko epea.Â
Egiten den seigarren azterketa deialdia da Abokatu eta Auzitegietako Prokuradore lanbideetarako sarbideari buruzko 34/2006 Legea indarrean sartu zenetik, eta nahitaezko proba da abokatu izan nahi dutenentzat.
Hizkuntzari dagokionez, azken bi deialdietan bezala, abokatugaiek aukera izango dute azterketa euskaraz, katalanez edo galizieraz egiteko. Izena emateko orrian adierazi beharko da zein hizkuntzatan egingo den proba, eta, deialdian zehazten den eran, hizkuntzari buruzko galderari erantzuten ez dionak azterketa gaztelaniaz egin nahi duela ulertuko da.