Abokatu izateko probak euskaraz ere bai
Abokatu izateko probak euskaraz ere bai
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-02-28 Auzia euskaraz!
Pasa den larunbatean, otsailaren 25ean, izan dira abokatu izateko azken deialdiko azterketak. Abokatu eta Auzitegietako Prokuradore lanbideetarako sarbideari buruzko 34/2006 Legea indarrean sartu zenetik egiten den bosgarren azterketa da. Zuzenbideko gradudunek, abokatutzan jarduteko masterra egin ostean, azterketa ofiziala egin beharra daukate. Azken proba hori nahitaezkoa da abokatu izan nahi dutenentzat, lanbiderako sarrera arautzen duen aipatutako legea indarrean sartu zenetik.
Azterketak erantzun anitzeko galdera teoriko-praktikoak izaten ditu, eta, aurten, bigarrenez, azterketa euskaraz, katalanez edo galizieraz egiteko aukera izan dute abokatugaiek.
Azken deialdi honetan, EAEn 17 pertsona aurkeztu dira abokatu izateko, eta Bilboko EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatean egin dute azterketa. Estatu osoan, 9 egoitzatan egin da azterketa; guztira 4.500 inguruk egin dute froga: 970 Katalunian, 17 EAEn, 610 Andaluzian, 193 Galizian, 423 Valentzian, 135 Murtzian, 34 Balearretan, 79 Kanarietan eta 2.732 Madrilen (urrutiko irakaskuntza bidezko gradudunak barne).