Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Abokatutzaren 2017-2020 Plan Estrategiko berria

Abokatutzaren 2017-2020 Plan Estrategiko berria

Abokatutzaren 2017-2020 Plan Estrategiko berria

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-02-14 Auzia Euskaraz!


2017-2020 epealdirako bide orria izango den Plan Estrategikoa aurkeztu zuten aurreko astean. Xede nagusia justizia bizkorrago, modernoago eta eraginkorragoa lortzea izanik, herritarren eskubideekiko konpromisoa, berrikuntza eta aurrerapen teknologikoak izango dituzte erronkatzat, eta abokatuen jardunean ikuspegi global europarra txertatzeko ere egingo dute lan.

Helburu horiek 163 neurri zehatzen bidez landuko dituzte, azpimarragarrienak hauek dira:

- Justiziaren kalitatea hobetzea abokatutzaren parte hartze aktiboa sustatuta, eta eragile guztiekin batera justizia arloko estatu akordioa lortzea. Horrekin batera, Justiziaren Kalitate Batzorde Nazionala sortzea proposatzen da.

- Kontseilu Deontologiko Aholkularia sortzea, kontrol deontologikoa indartzeko.

- Lanbiderako sarrera eta hasierako formazioa hobetzea, eta lanbidean jarduteko trebetasun praktikoak egiaztatzeko sistema lantzea.

- Gatazken konponbiderako prozesu judizialen alternatibak sustatzea, bitartekaritza eta arbitrajea, alegia.

- Abokatuen lanaren publizitatea arautzeko sistema martxan jartzea, lanbidearen duintasuna aintzat hartuta eta organo independentea sortuta, estrajudizialki arlo horretako arazoak bideratzeko.

- Doako Justiziako arauak hobetzea zerbitzuaren kalitatea eta iraunkortasuna maximizateko. Kontuan hartuko dira baremoak eguneratzea eta ordainketaren lastertasuna.

- Errugabetasun-presuntzioa ez urratzeko, komunikabideei zuzenduriko programa berezia martxan jartzea.

- Kostuak ordaintzera kondenatzearen irizpidea berrikustea, benetako babes judiziala jasotzean epemuga-printzipioa oztopo izan ez dadin.

- Abokatutza berritzaile eta teknologikoki aurreratua garatzea. Profesionalak teknologia berriak erabiltzeko prestatzea erronka berriei aurre egiteko eta erantzun eraginkorrak emateko. 

Iturria: www.icagi.net / www.noticiasjuridicas.es

Partekatzea