Administrazio Judizial Elektronikoaren ezarpenari bultzada
Administrazio Judizial Elektronikoaren ezarpenari bultzada
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-05-05 Auzia Euskaraz!
Justizia Elektronikoaren Estatuko Batzorde Tekniko Iraunkorra (AJEEBT) pasa den astean batzartu zen Santanderren. Bertan erabaki zuten Elkarreragingarritasun eta Segurtasun Eskema Judizialaren Oinarriak BOEn argitaratzea, Justizia Administrazioaren aplikazioak eta sistemak bultzatze aldera.
Zehaztu dira interkonexiorako, elkarreragingarritasunerako eta segurtasunerako kontuan hartu beharreko oinarrizko baldintzak, administrazio judizial elektronikoaren ezarpena eraginkorra izan dadin.
Batzarrean, besteak beste, hitz egin dute komunikazio elektronikoen ezarpenaren egungo egoerari buruz, bai eta erabiltzaile ez diren autonomia erkidegoetako organo judizialetan LexNET ezatzearen gainean ere. 2016ko urtarrilaren 1etik apirilera arte, 99 milioi komunikazio elektroniko egin dira estatu osoko profesional taldeen eta organo judizialen artean.
Halaber, hizpide izan zuten Egoitza Judizial Elektronikoa nola ezarri den lurralde ezberdinetan, eta Justizia Administrazioaren Sarbide Puntu Nagusia, herritarrei zuzendutako zerbitzu elektronikoak zentralizatuko dituena, ere aztertu zuten.
- Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoari buruzko informazio gehiago nahi duzu? Justizia.net-en AJEEBTri buruzko atala daukazu.