Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoak 543 ondasun lokalizatu eta lau milioi euro baino gehiago sartu ditu

Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoak 543 ondasun lokalizatu eta lau milioi euro baino gehiago sartu ditu
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-07-28 Auzia Euskaraz!
Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoak 73 pertsona fisikoren eta 36 pertsona juridikoren ondarea aztertu du 2017ko lehen seihilekoan. Organo judizialek enbargatu edo konfiskatu beharrekoak izan zitezkeen 543 ondasun lokalizatu ditu guztira, gehienak kontu korronteak (295), ibilgailuak (116) eta higiezinak (111), baina baita bestelakoak ere, hein txikiagoan, hala nola armak, itsasontziak, lansariak eta ordaindutakoaren araberako prestazioak, eta lau sozietate.
Guztira lau milioi euro baino gehiago sartu ditu eta bulego horren Gordailu eta Kontsignazioen Kontuaren saldoa 16,7 milioi eurotik gorakoa da.
Ikerketak organo judizialen batek aginduta egin behar dira, eta ezinbestekoa da, batzuetan, beste herrialde batzuetako arlo horretako bulegoekin lankidetzan eta koordinatuta aritzea, ondasunak Espainian nahiz atzerrian egon baitaitezke. Horretarako, hainbat baliabide ditu: polizia judizialeko kide atxikiak, zenbait entitaterekin lankidetza-hitzarmenak iturri irekietako datuak kontsultatzeko, eta gero eta presentzia handiagoa aktiboak berreskuratzeko nazioarteko foro eta sareetan.
Bulego hau 2015eko urrian sortu zen, krimen antolatuaren eta ondare-delitu larrienen kontrako borrokatik etorritako ondasunak kudeatzeko eta lokalizatzeko asmoz.
Jatorrizko albistea, hemen.