Arartekoak dokumentu batean bildu ditu 14 urtetik beherako arau-hausleei herri-administrazioak emandako arreta eta horren balorazioa
Arartekoak dokumentu batean bildu ditu 14 urtetik beherako arau-hausleei herri-administrazioak emandako arreta eta horren balorazioa
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-03-24 Auzia Euskaraz!
Urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoak hala ezarrita, Fiskaltzak "babeserako erakunde-publikora" bidaltzen dituen haur arau-hausleei zer-nolako  arreta ematen zaien aztertzen da ikerketa-lanean; horretarako, eskumena duten erakunde batzuei kontsulta egin die Arartekoak, 2015 eta 2016an.
Dokumentuan jasotakoak partekatu nahi dira, Euskadiko hiru lurralde historikoetako agintaritzek adingabe horiekin jarraitutako prozedurak hobeto ezagutzeko, batetik, eta, bestetik, ahultasun elementuak ikusgarriago egiteko.

Lehen aipatutako Lege Organikoak xedatu bezala, neska-mutil horiei ez zaie erantzukizunik esleitzen; horren ordez, adingabekoak babesteari buruzko arauetan ezarritakoa aplikatzen zaie. Fiskaltzak adingabekoen babeserako erakunde publikoari testigantza bidali beharko dio adingabeari dagozkion xehetasunen gainean, eta erakunde horrek haren egoerari egokitutako babes neurriak sustatu beharko ditu, urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Arartekoak ez du ezagutzen kasu horietan jarduteko modua ezartzen duen erregulaziorik.
Normalean, testigantza hori foru aldundiei bidaltzen die Fiskaltzak, eta horiek haurra edo nerabea bizi den udalerriko lehen mailako arretako gizarte zerbitzuetara bideratzen dute kasua.
Arartekoak jakin ahal izan du kasu batzuetan jardunbide horretan disfuntzio handiak gertatu direla. Horiexek, eta, orokorrean, prozeduraren analisi zabala, gogoeta eta balorazioa dokumentuan zehatz jasota dituzue, interesa baduzue (hemen jatorrizko albistea dokumentua deskargatzeko aukerarekin).
Aipatzekoa da, dokumentua egiteko, hiru lurralde historikoetako foru aldundietara zuzendu dela Arartekoa, bai eta 50.00 biztanle baino gehiago dituzten zazpi euskal udalerrietara ere; hots, hiriburuez gain, Irun, Barakaldo, Getxo eta Portugaleteko udalerrietara.