Auzitegi Gorenak atzera bota du ebasketa arinetan berrerorle anizkoitzei zigorrak handitzea
Auzitegi Gorenak atzera bota du ebasketa arinetan berrerorle anizkoitzei zigorrak handitzea
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-07-11 Auzia Euskaraz!
Auzitegi Goreneko 2. Salaren osoko bilkurak aditzera eman du beharra dagoela ebasketa delituaren 2015eko erreforman onartutako zigor handitzearen interpretazio murriztaileagoa egiteko. Erreformaren arabera, 400 euro gainditzen ez dituzten ebasketak isun bidez zigortzen dira. Dena den, ebasketaren egileak aurrekari penalak baditu -berrerorle anitza izateagatik-, eta, gutxienez, hiru aldiz kondenatua izan bada, 3 urte arteko kartzela-zigorra izatera hel daiteke.
2. Salak ulertu du -bilkura osatu zuten 17 magistratuetatik 6k boto partikularra eman zuten-, zigorraren hiperaregotze-efektua gauzatzeko, ez dela nahikoa aurrekariak izatea delitu arinengatik. Gorenak azpimarratu du, efektu hori aplikatzeko, "larritasun txikiko delituek" , gutxienez, egon behar dutela jasota, berrerorlearen aurrekari penalen orrian , horiek 3 hilabetetik 5 urterako kartzela-zigorra izan baitezakete, delitu arinek ez bezala (isun bidez zigortzen dira delitu arinak). Gainera, adierazi du ez dela arrazoizkoa kasu bat berrerortze anizkoitz gisa definitzeko, delitu arinak aintzat hartzea; izan ere, horiek espresuki salbuetsita daude, berrerortzearen astungarri orokor ez-askotarikoa balioesteko garaian; Zigor Kodearen 22.8. artikuluan dago jasota hori.
Goreneko magistratu gehienen irizpidea da proportzionaltasun-printzipioari jarraitzea erreforma interpretatzerakoan, eta, horrela, saihestea tratu penal bera ematea margolari klasiko baten koadroa ebatsi duenari eta gehienez 50 euro daukaten 4 diru-zorro ostu dituenari.
Jatorrizko albistea, hemen.