Auzitegi Gorenak babesten du enpresek nomina formatu elektronikoan jakinaraztea, paperean beharrean
Auzitegi Gorenak babesten du enpresek nomina formatu elektronikoan jakinaraztea, paperean beharrean
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-01-12 Auzia Euskaraz!
Auzitegi Gorenak esan du Zuzenbidearen araberakoa dela enpresek euskarri informatikoan jakinaraztea hileko nominak, paperezkoan beharrean. Gorenaren Lan-arloko Salak aurreko doktrina aldatu du, eta orain argudiatzen du euskarri aldaketak ez dakarrela kalterik, ezta eragozpenik ere, langilearentzat, eta ezin dela zailagotzat jo; izan ere, langileak nominaren kopia paperean nahi badu, ordenagailuan "inprimatu"ri eman eta lortzen du.
Auzitegi Gorenak aurkako irizpidea ezarri zuen 2011ko abenduaren 22ko epai batean, Air Europa enpresari buruzkoan. Bertan defendatzen zen entrega formatu fisikoan egitea aurreikusita duela Legeak. Lehen esan bezala, pasa den asteko (urtarrilak 4) ebazpen batean, Lan-arloko Salak irizpidea aldatu du "kontuan hartuta, batetik, aurreko ebazpenetik igarotako denbora luzea, eta, bestetik, orokortu egin dela euskarri informatikoaren erabilera datuak, dokumentuak, ebazpenak gorde eta komunikatzeko, esparru pribatuan zein Administrazio Publikoan".
Asturiasko USO sindikatuak jarritako errekurtsoa baztertu du Gorenak epai horren bidez. Errekurtsoaren helburua zen deusez deklaratzea Transportes Unidos de Asturias S.L. enpresaren erabakia, langileei nomina elektronikoki komunikatzearena.
Iturria: www.elderecho.com