Bajan egotearren langile bat kaleratzea deuseztzat jotzen duen lehenengo epaia
Bajan egotearren langile bat kaleratzea deuseztzat jotzen duen lehenengo epaia
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-01-17 Auzia Euskaraz!
2016ko abenduaren 23an Bartzelonako Lan arloko 33 zenbakiko epaitegiak emandako epaiak aitortzen du bajan zegoen langile baten kaleratzea diskriminatzailea izan zela. Langilea lan istripuagatik zegoen aldi baterako ezintasun egoeran.

Epaileak hartutako erabakia oinarritzen da Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2016ko abenduaren 1ean C-395/12 Daouidi (ES) auzian emandako epai batean. Europar auzitegiak orduan argitu zuen, 2000/78 Zuzentarauaren arabera, "ezintasuna"gatik zer ulertu behar den.
Aldaketa ekarriko duela espero da. Orain arte, Auzitegi Nagusiaren doktrina gai honetan argia zen: "lanpostua mantentzeko errentagarritasun falta" argudiatuta, bidegabeko kaleratzeak izan zitezkeen; baina inoiz ez kaleratzea deuseztzat jotzea. Albiste den azken epai horretan, aldiz, epaileak ulertzen du enpresaburuek orain ziurtzat jo dezaketela arteko jurisprudentzia aplikatuko dela, eta, horren ondorioz, bidegabeko kaleratzeak dakarren kostua bere gain hartuta, arrazoi objektiborik gabe kalera dezaketela gaixo dagoen edota istripua izan duen langilea. Era berean, epaian azaltzen da istripua izan duen langilea istripua gertatu eta bi hilabetetara kaleratu zutela, bajan jarraitzen zuen bitartean, eta zehazten du hori ezintasunagatiko diskriminazioa dela. Are gehiago, epaian jasotzen da kaleratze hori baliogabe utzi behar dela, "oinarrizko eskubide eta printzipio konstituzionalak arriskuan jar baitaitezke".
Iturria: noticias.juridicas.com

Ikusi hemen Epaibar tresnaren funtzioak.
Hiztegi juridiko eta lege berriak zure mugikorrean
Ikusi hemen zer den EUSKARA EMAILEEN KOMUNITATEA