Desgaitasuna duten pertsonei ezkontzeko mugak murrizten dizkien lege-erreforma indarrean sartu da

Desgaitasuna duten pertsonei ezkontzeko mugak murrizten dizkien lege-erreforma indarrean sartu da
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-07-04 Auzia Euskaraz!
Ekainaren 30ean sartu zen indarrean desgaitasuna duten pertsonak ezkondu ahal izateko mugak murrizten dituen lege aldaketa. Gizarte zibilaren, hainbat mugimendu asoziatiboren eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren eskariari erantzuten dio aldaketa horrek.Â
Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE), pasa den ostegunean, ekainak 29, 4/2017 Legea argitaratu zuen, ekainaren 28koa, Borondatezko Jurisdikzioari buruzko uztailaren 2ko 15/2015 Legea aldatzen duena.
Lege-erreforma horrekin, 15/2015 Legeak ezkongaien gaitasun baldintzei buruz sortarazten zituen interpretazio-zalantzak argitzen dira. Ezkontzeko, medikuaren irizpena behar dela ezartzen zuen lege horrek, horrela ezarri ere: "Laguntza-neurriak egonda ere, ezkontideetako batek baldin badu osasun arloko ezaugarri bat  modu ageriko, kategoriko eta funtsezkoan eragozten diona ezkontzeko adostasuna ematea, eta soilik horrelako ezohiko kasuetan, medikuaren irizpena eskatuko da, adostasun hori emateko gaitasunari buruz".Â
Testu berriak desgaitasuna duten pertsonen babesa indartu ere egiten du; izan ere, ezartzen du Justizia Administrazioaren letradu, notario, erregistro zibilaren arduradun edo espedientea izapidetzen duten funtzionarioek laguntza teknikoa, materiala, bai eta pertsonen laguntza ere, eska diezaieketela hasieran aipatutako mugimendu asoziatiboei zein administrazioei, ezkontideek adostasuna ematea, hura interpretatzea eta jasotzea bideratzeko.

Jatorrizko albistea, hemen.