Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Diputatuen Kongresuan aurkeztu dira Euskadiko justizia leheneratzaile ereduaren onurak

Diputatuen Kongresuan aurkeztu dira Euskadiko justizia leheneratzaile ereduaren onurak

Diputatuen Kongresuan aurkeztu dira Euskadiko justizia leheneratzaile ereduaren onurak

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-11-17 Auzia Euskaraz!
Roberto Moreno Álvarez, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailaren Justizia zuzendari eta Helduen Justizia Zerbitzuaren arduraduna, Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordean egon da, justizia leheneratzaile ereduaren onurak azaltzen.

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ohiko zigor-arloko justizia ereduaren, 2007tik Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzuaren bitartez gauzatzen duenaren, osagarri da justizia mota hori. Morenok azaldu duenez, Euskadin "justizia leheneratzaile prozesuetan inplikatutako pertsona gehienek esandakoaren arabera, euren adierazpenak norbaitek entzuten dituen lehenengo aldia izan da; bestalde, justizia arloko langileek motibazio handiagoarekin egiten dute lan, eta egindakoak asebete egiten dituela adierazi dute".

Justizia leheneratzailearen onura nagusia da biktima sistema judizialaren erdigunean jartzen dela; izan ere, eredu horrek delitua pertsona zehatz baten aurka egin dela ezartzen du. Zigor-arloko justizia ereduan, aldiz, delitua arau juridiko baten aurkako erasoa da, eta biktima nagusia Estatua da. "Egindako kaltea ordaintzetik, egindako kaltea konpontzera" pasatu gara, Morenok dioenez.

Justizia Leheneratzailearen Europako Foroan eskubide osoko kide da Eusko Jaurlaritza; erakunde hori 2000. urtean sortu zen, eta Europako oinarrizko erreferentea da arlo horretan.

Jatorrizko iturria: Justizia.eus

Partekatzea