EAEko eta Nafarroako familia zuzenbideak aztertu dituzte UEUko ikastaroetan
EAEko eta Nafarroako familia zuzenbideak aztertu dituzte UEUko ikastaroetan
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-07-21 Auzia Euskaraz!
'Egitatezko bikoteak eta umeen zaintza euskal Zuzenbide Zibilean' izeneko ikastaroa izan zen ekainean Iruñean. Iazko Udako Ikastaroetan, Euskal Zuzenbide Zibilaren gaineko azterketa konparatua lantzen hasi ziren, eta, aurten, segida eman diote gaiari. Ikastaroko arduradunak bi dira: Roldan Jimeno, Historian doktorea eta Zuzenbidearen Historian irakaslea (NUP), eta Itziar Alkorta, Zuzenbide Zibileko irakasle titularra (UPV/EHU).
Nafarroako eta EAEko zuzenbide pribatuek -alegia, familia, oinordetza, jabetza eta horrelakoak arautzen dituzten legeak eta ohiturak- beren ibilbide propioa hartu zuen aspaldi. XIX. mendetik aurrera, Kode Zibila egin zenetik, zuzenbide horiek baztertzera jo izan du Estatuak, harik eta 1978ko Espainiako Konstituzioarekin Erkidego biei aukera eman zitzaien arte erakunde pribatuak eguneratzeko. Aukera horretaz baliatu izan da Eusko Legebiltzarra, EAE osorako oinordetza eta familia zuzenbiderako arau berriak, egungo gizarteari egokituak, ezartzeko. Nafarroan, aldiz, Francoren garaiko lege batek arautzen du oraindik orain familia zuzenbidea.
Gaiari ikuspegi integral batetik heltzea izan dute helburu ikastaroan. Bildu nahi izan dituzte, batetik, abokatu, unibertsitateko irakasle, soziologo, historiagileak eta abar, gaiaren ikuspegi zabal bat emateko,eta, bestetik, Nafarroako eta EAEko espezialistak, ikuspegi desberdinak alderatzeko.
Jatorrizko albistea, hemen.