Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Elena Egiguren abokatuarekin solasean

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-11-10 Auzia Euskaraz!

Azken bi urteotan Tolosako euskara emaileen egitasmoaren nondik norakoen berri eman dizuegu blog honen bidez. Dakizuen bezala, hainbat aldiz bildu gara eskualdeko eragile juridiko euskaldunekin: epaileak, abokatuak, prokuradoreak, epaitegietako langileak eta Justizia Administrazioaren letraduak. 

Helburua hasiera batetik izan da eragile guztien artean neurri zehatzak adostea euskararen normalizazioan aurrera egiteko, batik bat, euskaraz aurkezten diren demanden kopurua handitzeko, epaiketa zein deklarazioetan euskararen erabilera areagotzeko, eta dokumentazioan euskararen presentzia nahiz kalitatea bermatzeko.

Elena Egiguren abokatuak hasieratik hartu du parte Tolosako bileretan, eta, bideo honetan, bere bizipen eta iritzien berri ematen digu:




Partekatzea