Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Euskara ikasteko aukera berriak, ikasturte berriarekin

Euskara ikasteko aukera berriak, ikasturte berriarekin

Euskara ikasteko aukera berriak, ikasturte berriarekin

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-09-29 Auzia Euskaraz!



Herenegun, irailak 27, zabaldu zen (urriaren 9ra bitartean irekita) euskara on-line eta doan ikasteko matrikula epea, Justizia Administrazioan. Hartzaileak hauek dira:

·      Kudeatzaileak, izapidegileak, laguntzaile judizialak eta auzitegiko medikuak.
·      Lan-kontratuko langileak.
·     Epaileak, magistratuak, bake-epaileak, fiskalak eta Justizia Administrazioaren letraduak.

Guztira 16 ikastaro dira - 1. HE, 2. HE edo 3. HE mailetarako - eta deialdian, gehienez ere, bi ikastarotan egin daiteke matrikula. 2018ko otsailean bigarren deialdia egingo dute. Argibide guztiak (matrikula egiteko modua, hautatze irizpideak.) Justizia.net-en intranetean daude.

Bestalde, irailaren 29ra arte matrikulazio-epea irekita dago HABEko euskaltegietan. 'Euskara ikasiz, mundu bat irabazi' lelopean abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzak matrikulazio-kanpaina. EJk inoiz baino erraztasun gehiago emango ditu ikasteko bidea errazteko, diru-laguntzen bidez.

"Euskara ikasteko pausoa ematen duenari parez pare zabaltzen zaizkio mundu berri baten ateak. Hizkuntza ezagutu barik kostata ikusten den horrek, zentzu guztia hartzen du hitzei esanahia jartzen diegunean. Aisialdirako abagune berriak, komunikatzeko aukera berriak, gauzak ikusteko era ezberdin bat, musika gehiago, literatura gehiago, poesia, lagun berriak. Bertatik bertara dagoen mundu oso bat zabaltzen da euskara ikasiz. Oso hurbil dagoen mundu bat deskubritzen da", adierazi zuen Zupiria sailburuak kanpainaren aurkezpenean.

Aipatzekoa da, aurtengo kanpainari begira, Eusko Jaurlaritzak ahalegin berezia egin nahi izan duela, inoiz euskara ikasteko erronkari heldu eta bide erdian geratu zirenak berriz ere erakartzeko. Horretarako, mezu bana bidali die, ohiko postaz edo e-mailez (guztira 35.000 komunikazio bidali dira).

Partekatzea