Eusko Jaurlaritzaren Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak 2016ko memoria aurkeztu du

Eusko Jaurlaritzaren Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak 2016ko memoria aurkeztu du
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-04-25 Auzia Euskaraz!
Jaurlaritzak doan eskaintzen duen zerbitzu honen xedea da esku-hartze integrala (psikologikoa, soziala eta juridikoa) eskaintzea delituen biktima diren EAEko herritarrei.
2016ko jarduera txostenetik ondorioztatzen da urtetik urtera gero eta herritar gehiagok jasotzen dituztela zerbitzu horiek. Iaz, guztira 2.276 pertsonari eman zitzaien laguntza; % 80rentzat lehenengo aldia izan zen eta gainontzekoek aurretik hasitako arreta zerbitzuari eman diote jarraipena.
Aurreko urteetako joerari eutsiz, Biktimari Laguntzeko Zerbitzura jo duten gehienak (% 80) emakumezkoak izan dira, iaz 1.833. Espediente guztien % 73 indarkeria matxista eta etxeko indarkeriari lotutakoak izan dira (% 52 emakumeen aurkako indarkeria eta % 21 etxeko indarkeria).
Memoria osorik irakurtzeko jo www.justizia.net-eko Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren atalera
Iturria: www.justizia.net