Eusko Jaurlaritzaren ZUZENEAN zerbitzuaren bidez, idazkiak aurkeztu ahal izango dira edozein herri administrazioren aurrean

Eusko Jaurlaritzaren ZUZENEAN zerbitzuaren bidez, idazkiak aurkeztu ahal izango dira edozein herri administrazioren aurrean
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-12-14 Auzia Euskaraz!
Herritarrek eta enpresek ZUZENEAN zerbitzuan aurkeztu ahal izango dituzte herri administrazioetara zuzendutako eskaerak, idazkiak eta jakinarazpenak, Eusko Jaurlaritza Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistroen Interkonexio Sisteman (SIR) sartu izanari esker.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak eta Estatuko Administrazio Orokorrak 2017/03/24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren aurreikuspen nagusietako bat jarri da martxan, eta urriaren 1eko 39/2015 Legeko 2. xedapen gehigarria, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, bete da.
SIR izeneko Estatuko oinarrizko azpiegitura horren bidez, herri administrazioek aukera dute erregistroetako idazpen elektronikoak elkarri bidaltzeko. Aurkeztutako dokumentazioaren benetako kopia elektronikoak sortzen ditu azpiegitura horrek, modu seguruan eta legearen arabera.
Horrek ahalbidetzen die herritarrei zein enpresei edozein herri administrazio espainiarrera zuzenduriko dokumentuak erregistratzea ZUZENEAN zerbitzuaren bulegoetan; gero, bertatik elektronikoki igortzen zaizkio dagokion administrazioari. Bidalketak errazten dira eta epeak murrizten, sistema horri esker.
Era berean, SIR sistemari atxikitako administrazioetan aurkeztu ahal dira Eusko Jaurlaritzari igorritako idazki eta dokumentuak, eta administrazio horrek formatu elektronikoan jasoko ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek ere SIRera atxikitzeko aukera dute.
Iturria: umerez.eu