Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Galiziera eta justizia: "A xustiza pola lingua"

Galiziera eta justizia: "A xustiza pola lingua"

Galiziera eta justizia: "A xustiza pola lingua"

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-06-16 Auzia Euskaraz!

Bizkaiko Abokatuen Buletinean jaso duten "Galiziera eta justizia" artikulua gure blogera ekarri nahi izan dugu. Justizia arloan galizierak duen lekuari buruz dihardu Celia Pereira Portok; bere hitzetan, arauetan eskubideak oro har bermatzen diren arren, praktikan ez da horrela izaten, eta oztopo handiak daude galizieraz jarduteko.


Hona hemen jatorrizko artikulua eta hurrengo lerrootan, laburpena euskaraz:

Galiziera erabiltzeko aukera hainbat arauk erregulatzen dute, zehazki, justizian galiziera erabiltzeari buruz honako hau dio Hizkuntzaren Legeak (1983) 7. artikuluan: 1. Galiziako lurraldean herritarrek, Justizia Administrazioarekiko harremanetan, hizkuntza ofizialetako edozein erabili ahal izango dute. 2. Jardun judizial guztiak baliozkoak izango dira edozien hizkuntza ofizialetan. Alderdiek aukeratu ahal izango dute zein hizkuntza ofizialetan jardun. 3. Galiziako Gobernuak Justizia Administrazioan galizieraren normalizazioa sustatuko du, dagokien gainerako organoekin batera.

Hala ere, legeak eskubide horiek aitortu arren, galiziera maiz erabiltzen duten guztiek dakiten bezala, hizkuntzari dagokionez, lege-testuetan aitortutako eskubideak gauzatzea oztopoz beteriko bidea izaten da. Eguneroko errealitatea trabaz beterikoa da, herritarraren eskubideak bermatzearen ardura daukan Administrazioan galizieraz jardutea aukeratzen duenarentzat. 

Galizieraz eman zen lehenengo epaiaren 30. urteurrena ospatu zen 2015ean Redondelan. 32 urte igaro dira epai hori eman zenetik, eta ezin esan egoera hobetu denik. Gaur egungo egoera ere ez da ona; hasteko, ez dago datu ofizialik Justiziaren eremuan galiziera zenbat erabiltzen den dioskunik. 
Beste era bateko etorkizuna eraikitzeko, hizkuntzaren kalitatezko erabilera eta prestigioa sustatuko duten erabiltzaileak, profesionalak. aktibatu behar dira. Lehenengo eta behin, hizkuntzaren egoerari buruzko datuak eskatzeko, eta, gero, hizkuntzarentzat justizia eskatzeko.


Iturria: Bizkaiko Abokatuen Buletina /  www.praza.gal 



Partekatzea