Genero indarkeriari buruzko abokatutzaren jardunaldiak eta gaiari buruzko txostena
Genero indarkeriari buruzko abokatutzaren jardunaldiak eta gaiari buruzko txostena
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-11-28 Auzia Euskaraz!
Genero indarkeriari buruzko abokatutzaren V. Jardunaldiak egin berri dituzte Vigon. Victoria Ortega Espainiako Abokatutza Kontseilu Orokorreko lehendakariak salatu duenez, egungo gizartean zerbaitek ez du ondo funtzionatzen emakumeen aurkako indarkeria normaltzat jotzen bada, Reina Sofia Zentroak egindako azterketaren txosteneko datuei erreferentzia eginez.Â
Txosten horretan jasotzen denaren arabera, 15 eta 29 urte arteko gazteen %27,4ren aburuz, indarkeria matxista jokabide arrunta da bikotearen baitan, eta %21,1ek uste dute politizatuta dagoen gaia dela, esajeratu egiten dela. Gazteen %87k jotzen dute genero indarkeria gizartearen arazo oso larritzat; gainera, %30en iritziaren arabera, hazten ari da problematika immigrazioak eraginda. Lautik hiruk irizten diote emakumeen aukerak, ordainsariari edo ardura lanpostuetarako sarbideari dagokionez, gizonezkoenak baino okerragoak direla. Azkenik, %7k arazo saihestezintzat hartzen dute, gaizki egon arren beti egon delako.
Bestalde, jardunaldietan Victoria Ortegak nabarmendu du abokatuentzat formazio espezializatuak daukan garrantzia, indarkeria matxistari aurre egiteko, eta argitu du bitartekoak falta direla gaiari heltzeko.
Iturriak: Abogacia eta Reina Sofia Zentroaren txostena