Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Ikasketa Juridikoen Zentroan emandako denbora ez da aintzat hartuko karrerako antzinatasunerako

Ikasketa Juridikoen Zentroan emandako denbora ez da aintzat hartuko karrerako antzinatasunerako

Ikasketa Juridikoen Zentroan emandako denbora ez da aintzat hartuko karrerako antzinatasunerako

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-06-06 Auzia Euskaraz!


Madrileko Administrazioarekiko Auzien Salako Zazpigarren Atalak ezetsi egin du fiskal batek egindako eskaera aintzat har ziezaioten Ikasketa Juridikoen Zentroan emandako denbora karrerako antzinatasunerako. Fiskalak  bere eskubidetzat jotzen zuen hamar urteko antzinatasuna Ikasketa Juridikoen Zentroan emandako denborarekin osatzea; izan ere, Ustelkeriaren eta Kriminalitate Antolatuaren Aurkako Fiskaltza Berezian zerbitzu eginkizunetako plaza bat lortzeko ezinbesteko baldintza da 10 urteko jarduna izatea karrera fiskalean.  

Erabakian magistratuek adierazten dute ez dela zuzena karrera fiskaleko zerbitzu gisa hartzea Ikasketa Juridikoen Zentroan emandako aldia, formazio eta hautapen helburuak dituelako; eta argitzen dute formazio teoriko-praktikoa amaitu eta kargu hartzearen ondoren egiten dela izendapena, eta orduan hasten dela karrera fiskala, beste funtzionario-kidegoetan gertatzen den legez. Gainera, gehitzen dute 50/1981 Lege Oganikoaren, Ministerio Fiskalaren Estatutu Organikoa arautzen duenaren,  45.1 artikuluak xedatzen duela, Ministerio Fiskaleko kide izateko izaera aitortzeko, ezinbestekoa dela, izendapena balio osoz egin ondoren, zin egin, hitzeman eta kargua hartzea.

Ebazpenaren arabera, Ikasketa Juridikoen Zentroan emandako denbora kontuan hartu behar da legelari jardunean izandako esperientzia profesional gisa, baina ez fiskaltza berezietarako eskatzen den karrera fiskaleko zerbitzu esperientzia bezala.

Iturria: poderjudicial.es
Partekatzea