Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Inguma datu basean arlo juridikoko edukiak euskaraz

Inguma datu basean arlo juridikoko edukiak euskaraz

Inguma datu basean arlo juridikoko edukiak euskaraz

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-03-17 Auzia Euskaraz!

Inguma izeneko datu basearen berri eman nahi dizuegu gaur.

UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz sortutako datu-basea da Inguma. Bertan, unibertsitatean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzitakoari buruzko oinarrizko informazioa ematen da, hots, zer egin den eta nork egin duen. Ez da, beraz, lan bibliografiko bat, eta ez da dokumentu bakoitzaren deskribapenik edota baloraziorik egiten (euskararen kalitateaz, adibidez).

Egitasmoaren helburu nagusia da euskal produkzio akademikoaren berri ematea, eta, horretarako, tresna azkarra sortu dute euskarazko produktuak zein egile euskaldunak ezagutarazteko.

Datu-base honetan, mota ezberdinetako produktuak kontuan hartu dira: ahozkoak (hitzaldiak, ikastaroak eta irakasgaiak) eta idatzizkoak (liburuak, artikuluak, hitzaurreak, liburu-aipamenak, edizio kritikoak, ikerketak eta doktorego-tesiak).

Adibidez, Zuzenbidea Ikasten irakaskuntzarako aldizkariaren 7. zenbakian, euskara zuzenbidearen ikuspuntutik aztertzen dute ikasleek, besteak beste. Auzia Euskaraz proiektuaren gainean ere aritzen dira artikulu batzuetan.

Interesa baduzue, hemen kontsulta dezakezue: Euskara zuzenbidearen ikuspuntutik
Partekatzea