Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Justizia Administrazioa hobetzeko bost arlo

Justizia Administrazioa hobetzeko bost arlo

Justizia Administrazioa hobetzeko bost arlo

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-06-13 Auzia Euskaraz!

Ekainaren 7an, agerraldia egin zuen Victoria Ortegak, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Orokorreko presidenteak, Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordean. Bost jardun eremu aurkeztu zituen, Justizia Administrazioa hobetzeko. 

Hasteko, berme eta eskubideen alorra jorratu zuen, eta hainbat proposamen egin zituen: berme eta eskubideen egitura instituzionala finkatzea, organo judizialak espezializatzearen bidez, ebazpen judizialen zehaztasun teknikoa sustatuz; defentsaren berme konstituzionala egiaz gauzatzea, Defentsa Eskubidearen Lege Organiko baten bidez; eta Justiziarako sarbide unibertsala ekarriko duen sistema homogeneo eta bermatzaile bat bultzatzea.

Bikaintasuna eta eraginkortasuna eskuratzeko egin beharreko lana landu zuen ondoren. Horretarako, ezinbestekoa da, bere hitzetan, informazio legala kalitatezkoa, argia eta eskuratzeko modukoa izatea, bai eta kudeaketa politiken koordinazioa eta koherentzia indartzea ere Justiziako alorrean. Horiez gainera, trebakuntza eta espezializazioa sustatzeko proposamenak egin zituen, egungo legeen konplexutasunari aurre egiteko, gero eta konplexuago baitira. Zoru klausulez arduratzen diren lehen auzialdiko epaitegiak ekarri zituen gogora, azpimarratzeko formazio espezifikoa izatea derrigorrezko beharko lukeela organo espezializatuetan jarduteko. Halaber, proposamena egin zuen epaiak betearazteko agindu konstituzionala betetzeko bitartekoak sortzeko, eta gogorarazi zuen, Justiziaren Jardueraren Behatokiaren kalkuluen arabera, epai irmoen % 38,61 ez direla betearazten.

Justiziaren eraginkortasunaren eremuan ere, zenbait proposamen egin zituen: epaitegien egungo barruti antolaketa aldatzea, Bulego Judizialaren proiektua erabat eta behin betiko ezartzea, prozedurak malgutzea eta horien formaltasun maila apaltzea, espediente judizial seguru eta eskuragarri baten proiektua indartzea, etab.

Laugarren alor gisa azaldu zuen Europarekin bat etortzeko beharra, Justiziako politika publikoak Europakoekin parekatzekoa. Hori lortzeko, besteak beste, honako hauek proposatu zituen: ikertze- eta epaitze-moduak eguneratzea, alderdien eskubideak bermatze aldera; kontsumitzaileen posizioa indartzea kontratazioetan; eta gatazken osoko kudeaketarako azpiegitura eta politikak garatzea.


Amaitzeko, Justizia gainerako zerbitzu publikoen bikaintasun eta eraginkortasunera heltzeko proposamenak plazaratu zituen: gaitasunean eta merezimenduan ?bereziki epaileei dagokienez? oinarritutako sarbide-, promozio- eta sarbide-sistema berdiseinatzea; bitartekoak jartzea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia ez dadin izan epaile eta magistratuak soilik ordezkatzen dituen organo bat; deontologian oinarritutako diziplina profesionala etengabe hobetzea; eta sistema judizial sinesgarri eta fidagarria bultzatzea.


Iturria: www.icagi.net



Partekatzea