Justiziaren eraberritze teknologikorako eta kudeaketa zerbitzu erkiderako 300.000 euro
Justiziaren eraberritze teknologikorako eta kudeaketa zerbitzu erkiderako 300.000 euro
egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi),
2017-09-08 Auzia Euskaraz!
6 milioiko kreditua banatzea erabaki du Espainiako Gobernuak Justiziaren eskumena duten autonomia erkidegoen artean. Kreditu horren helburua da Justizia Administrazioa teknologikoki eraberritzea eta kudeaketa zerbitzu erkidea lortzeko azpiegiturak bultzatzea. Guztira, 5.998.261 euro banatuko dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoak, horietatik 299.958 jasoko ditu.
Diruaren banaketan, erkidego bakoitzaren populazioa, planta judiziala eta iazko auzi kopurua hartuko dira kontuan.
Erabateko digitalizazio bidean aurrerapauso bat da diru-laguntza.
Jatorrizko albistea ikusteko, sakatu hemen.