Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Neurri berriak iragarri ditu Justizia sailburuak

Neurri berriak iragarri ditu Justizia sailburuak

Neurri berriak iragarri ditu Justizia sailburuak

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-06-27 Auzia Euskaraz!


Azkenaldian, justizia hurbilagoa lortzeko hainbat proiektu jarri dira abian; besteak beste, genero-indarkeria jasaten duten emakumeei babes handiagoa emateko egitasmoa. María Jesús San José Lan eta Justizia sailburuak, Forum Europa Tribuna Euskadin emandako hitzaldian, bere sailean lantzen ari diren neurri zehatzen berri eman du.

Neurri azpimarragarrienen artean dago, emakumeen aurkako indarkeriaren biktima diren emakume eta adingabeen arreta bermatzeko, areto guztiak berrikusten ari direla biktimen eta arau-hauslearen arteko kontaktua ekidite aldera. Horrez gainera, Justiziaren alorrean, nabarmendu zuen doako justiziaren bidez pertsona orok kalitatezko zerbitzu publikoa jasotzea bermatzeko helburua.

Justizia modernizatzearen barruan,  azaldu zuen zer lan ari diren egiten izapideak arindu eta herritarrei justiziarako sarbidea errazteko, eta nabarmendu langileen egonkortasunaren alde egitearen garrantzia. Azken horrekin lotuta, EPEak ahalik eta azkarren sustatzeko premia planteatu zaio Ministerioari, erakunde sindikal bakoitzarekin lan- eta analisi-foroak ezartzeaz gain.

Gizarte Segurantza eta espetxeen eskumenen transferentziak ere aipagai izan zituen sailburuak hitzaldian; horiek lehenbailehen gauzatzeko lanean ari direla jakinarazi zuen.


Partekatzea