Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Probintzia bakoitzeko, hipoteka-klausuletan espezializatutako epaitegi bakarra egotearen aurka abokatuak

Probintzia bakoitzeko, hipoteka-klausuletan espezializatutako epaitegi bakarra egotearen aurka abokatuak

Probintzia bakoitzeko, hipoteka-klausuletan espezializatutako epaitegi bakarra egotearen aurka abokatuak

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-05-30 Auzia Euskaraz!


Maiatzaren 19an Bartzelonan, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurak aho batez onartu zuen ezetz esatea Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) egindako premiazko planari. Plan horretan aurreikusten da, probintzia bakoitzeko, hipoteka-eskrituren zoru-klausuletan espezializatutako lehen auzialdiko epaitegi bakarra egotea.

Abokatuen aburuz, prozedura judizialek eragindako joan-etorriek kostua handitzea eta zailtasunak ekarriko dituzte. Gainera, demandatutako finantza-erakundearen eta herritarren arteko ezberdintasuna areagotuko luke plan horrek -abokatuen iritziz, beti ere-, hipoteka duten herritarrek baliabide ekonomiko gehiago beharko lituzketelako -joan-etorriek eragindako denboraz gain-, hipoteken zoru-klausulei buruzko epaia emango duen lehen auzialdiko epaitegi bakarraren aurrean euren eskubideak babestu ahal izateko.

BJKNk gaitasuna du, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 98.2 artikuluaren arabera, probintzia bereko eta jurisdikzio berdineko epaitegi bat edo batzuk auzi edo eduki zehatz batzuez ardura daitezen izendatzeko, salbuespen bezala eta iraupen zehatz baterako.


Partekatzea