Joan edukira
Aukia euskaraz
  • Facebook
  • Twitter
  • Youtube

Roaming tasak desagertzear Europar Batasunean

Roaming tasak desagertzear Europar Batasunean

Roaming tasak desagertzear Europar Batasunean

egilea: Auzia Euskaraz (Epaibi), 

2017-05-03 Auzia Euskaraz!

Ekainaren 15etik aurrera, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara bidaiatzen duten herritarrek ez dute tasa gehigarririk ordaindu beharko mugikorrarekin deiak egin, mezuak bidali edo Interneten nabigatzeagatik. Aurreko astean bete zen telefonia mugikorreko ibiltaritza tasak ezabatzeko azken baldintza; izan ere, Batzordeak egintza juridiko bat onartu zuen mugatzen duena operadoreek, Europa osoan ibiltaritza ahalbidetzeko, elkarri kobratzen dieten zenbatekoa.

Errekargu gabeko roaming-az gozatu ahalko dute Europan bizi eta EBko beste herrialde batzuetara bidaiatzen duten pertsonek, bai lanagatik, bai aisialdia dela arrazoi. Islandian, Liechtenstein-en eta Norvegian ere ezarriko da, ekainaren 15aren ondoren.

Ibiltaritza mota horrek balio du komunikazioa errazteko bidaian gauden bitartean. Ez da helburua behin betiko ibiltaritza; hots, ez da ahalbidetu nahi bezeroek herrialderik merkeenean kontratatzea zerbitzua, gero, bizi diren herrialdean ibiltaritza bidez erabiltzeko. Arau bereziak izango dituzte mugarik gabeko datudun telefonia planek eta aurreordainketako txartelek.

Maiatz erdialdean sinatuko dute Erregelamendu berria Europako Parlamentuak eta Batzordeak, eta, hil horren amaieran, EBko Egunkari Ofizialean argitaratuko da. 2017ko ekainaren 15ean sartuko da indarrean errekargurik gabeko ibiltaritza. 

Partekatzea